KONPRESIOA
Gehien erabiltzen den materiala bakelita bezalako plastiko termoegonkorra da
PROZESUA
- Plastikoa altzairuzko moldearen barruan ipini
- Berotuz ore bihurtu
- Plastikoak moldearen barrunbearen forma har dezan prentsa hidraulikoaren bidez presioa egiten zaio
- Hozten utzi, eta moldetik atera
ERABILERA:
- Tenperatura handiak jasan behar dituzten piezak egiteko
- Zartagin edo lapikoen heldulekuak edo eskulekuak, hautsontziak...
- Isolatzaile elektriko onak izan behar direnean
- Lanpara-etxeak, fusible-kutxak, makinetako palanken heldulekuak edo eragitekoak...
- Ateetako eskutokietan, eskumuturrekoetan....